Sagardo Astea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Igartubeiti dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu.

XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan dena da zirraragarri.

JARDUERAK:

Zanpaketak
Sagar zanpaketak egunero izango dira, goizez. Asteburu eta Pilarika egunean eguerdian, 12:00etan zanpaketa bat egingo da, eta arratsaldez, 17:00etan beste bat izango da.

Zanpaketa bakoitza baino lehenago 50kg sagar gehituko dira kirikoketa erakustaldi bat egiteko. Asteburuan ordea, Jo ala jo elkartekoek kirikoketa egokiak egin ditzaten, 150kg sagar gehituko dira zanpaketa bakoitzaren aurretik.

Antzezpenak
Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.
XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete.  Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira.

Goierriko Sagardo eta Idiazabal Gaztaren dastatze komentatuak:

Goierriko Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Otatza (Zerain) eta Urbitarte (Ataun) sagardotegien aurkezpena. Sagardo dastatze komentatua.

Ondoren, Iñaki Etaiok zuzenduko du gazta dastatze komentatua.

sagardo asteaUrriak 18, arratsaldeko 19:00etan, Igartubeiti Baserri Museoan. Beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbidean.

V. Sagardo Astea Argazki Lehiaketa

Sagardo Astea kamaratik edo mugikorretik! Parte hartu eta lortu saria!

Sagar edo Sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa

Bidali igartubeiti@gipuzkoa.net-era eta lortu 2 lagunentzako afaria.

Egitaraua:
Ostirala  12, larunbata 13, igandea, 14:

Zanpaketa eta kirikoketa: 12:00etan eta 17:00etan
Antzespenak: 11:30etatik 13:00etara; 16:30etatik 18:30etara

Jende kopuru murriztua
Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan,  sarrera murriztua izango da eta ez da erreserbarik onartzen.
Dena dela, bitartean bisitariek interpretazio zentroa ezagutzeko aukera izango dute.

Igartubeitira nola iritsi
Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1km) hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.

Informazio gehiagorako:
Igartubeiti Baserri Museoa
Kizkitza Ugarteburu
Telf: 943 72 29 78
www.igartubeitibaserria.net

Sagardo Astea